Mundua -

Bilera Washingtonen

Zorra "arazorik gabe" ordaindu ahal izango duela esan du Greziak

Greziako finantza ministroak eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzaileak adierazi dutenez, bien arteko negoziazioak "garaiz" amaituko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yorgos Papaconstantinu Greziako finantza ministroak adierazi duenez, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europaren arteko laguntza programari buruzko negoziaketak "garaiz" amaituko dira eta bere herrialdeak "arazorik gabe aurre egin ahal izango dio zorrari".

Greziak 8.500 milioi euro ordaindu beharko ditu bere zorraren mozkinengatik, maiatzaren 19an, eta horregatik, dirua behar du epe laburrean.

Dominique Strauss-Kahn NDFko zuzendari kudeatzaileak denborarekin amaituko dutela ziurtatu du ere, bere herrialdeak finantza betebeharrak egin ditzan.

Euro eremuko Gobernuek programaren lehenengoko urtean 30.000 milioi euroko kredituak ematea adostu dute, eta horri, baliteke NDFren 15.000 milioi gehitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea