Mundua -

IPAR KOREA

Kim Jong-un Langileen Alderdiko presidente izendatu dute

Kongresuko azken saioan, Kim Jong-unekin batera Langileen Alderdiko Batzorde Iraunkorraren Politburoa osatuko duten lau kideak ere izendatu dituzte.

Kongresuan ia 3.500 ordezkari politikok parte hartu dute. Artxiboko irudia.
Kongresuan ia 3.500 ordezkari politikok parte hartu dute. Artxiboko irudia.
Kongresuan ia 3.500 ordezkari politikok parte hartu dute. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kim Jong-un buruzagi iparkorearra Koreako Langileen Alderdiko (PTC) presidente izendatu dute astelehen honetan. Kongresu historiko honek 33 urteko agintariaren irudia gorestea izan du helburu.

Gaur arte, Kim Jong-un PTC alderdiko lehen idazkaria zen. Kongresua amaitutakoan, gaurtik aurrera, berak sortutako goi-kargu bat izango du. Horren aitona, Kim Il-sung, 'betiereko presidente' izendatu dute. Horren aita zena, Kim Jong-il, berriz, herrialdeko gobernu-organo garrantzitsuarenaren idazkari orokorra izan zen.

Apirilak 25 Kultur Etxean egin den kongresuaren azken saioan, Langileen Alderdiko Batzorde Iraunkorraren Politburoa osatuko duten gainerako lau kideak izendatu dituzte. Erregimeneko agintari boteretsuenak daude aipatu organoan, eta Kim Jong-unen agintaldiak jarraitzearen alde agertu dira.

Kim Yong-nam Herri Asanblea Goreneko presidentea, Choe Ryong-hae Langileen Alderdiko Batzorde Zentraleko idazkaria, Hwang Pyong So Armadako mariskalordea eta Pak Pong Ju Gobernuko premierra hautatu dituzte. Kim Yo-jong, Kim Jong-unen arreba, ez dute kargu nagusi horietarako hautatu.

Kongresu historikoa

Kongresu politiko hau 1980an antolatu zuten azkenengoz. Kim Jong-unek antolatutako ekitaldi honetan, ia 3.500 ordezkarik hartu dute parte. Kongresuaren bigarren jardunaldian, Ipar Koreako buruzagiak hiru ordutik gorako hitzaldia eman zuen nazioarteko tentsioak baretzeko, eta bost urterako plan ekonomiko bat aurkeztu zuen.

Kongresua bukatutakoan, Langileen Alderdiko goi-kargudunek izendapen gehiago iragartzea espero dute. Bihar, desfilea egingo dute Piongiangen, Ipar Koreako hiriburuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak