Mundua -
Analisia
Gobernurik gabe gelditzeko zorian daude Belgikan
Belgikako gobernuak alderdi ugarik osaturiko koalizioak izaten dira; gaur egungoak 5 alderdik osatzen dute.
Jesus Torquemada
Gobernurik gabe gelditzeko zorian daude Belgikan, Bruselako erregioan sortu den hizkuntz arazo batengatik.
Flandesko lurraldearen barruan dago Belgikako hiriburua, eta hiri horretan geroz eta gehiago frantsesez hitz egiten du jendeak. Besteak beste han dauden Europako funtzionarioek frantsesa dakitelako eta ez flamenkoa.
Valoiak, hau da, frantsesez hitz egiten duten belgiarrak, Brusela kanpoaldean ari dira kokatzen; Brusela-halle-Vilvorde izeneko lekuan. Flamenkoen ustez, isil-isilik ari dira egiten hori Valoiak, eta flamenkoen nahia litzateke zonalde hau beraiena izatea.
Hori dela eta , besteak beste onartu dute, etxebizitza publikoa ematea, soilik flamenkoa hitz egiten dutenei.
Guzti honek, zuzeneko eragina izan du Belgikako politikan, eta behin eta berriz gobernuak desegitea ekarri du. Belgikako gobernuak alderdi ugarik osaturiko koalizioak izaten dira; gaur egungoak bost alderdik osatzen dute.
Ives Leterme, lehen ministroak dimisioa aurkeztu dio Alberto II-ari. Akordioa lortzeko eskatu du erregeak, zeren eta Batasun Europarreko presidentzia tokatzen zaio Belgikari