Mundua -

Siriako gerra

28 pertsona hil dituzte Sirian, kanpamendu bat bonbardatuta

Oraindik ez dago argi nork egin duen erasoa. Al Nusra Frontearen menpe dagoen lurralde batean egin dute.

Alepo, suntsituta. EFE
Alepo, suntsituta. EFE
Gerra-hegazkinek Siriako kanpamentu bati eraso egin diote

0:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 28 pertsona hil dira, tartean adingabeak, gerra hegazkinek Siriako kanpamendu batean aurka egindako bonbardaketan, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez. GKE horrek ez du argitu norenak edo nongoak diren hegazkin erasotzaileak.

Bonbardaketa Idleb probintziako iparraldean egin dute. Inguru hori Al Nusra Frontearen (Al-Qaidako filiala) menpe dago.

Bien bitartean, Alepon 48 orduko su-etena abiatu dute gaur. Azken 13 egunetan, 285 zibil hil dituzte bertan, Behatokiaren esanetan.

AEBk eta Errusiak atzo adostu zuten tregoa, Siria osoan indarrean dagoen su-etenak porrot egin ez dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Europar Batasuna Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia berriak Estatu Islamikoa Jihadismoa Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?