Mundua -

Siriako gerra

Siriako gerra 'kontroletik kanpo' dagoela onartu du Kerryk

NBEko Siriarako mandatariak iragan astean AEBri eta Errusiari dei egin zien gatazkan esku-hartzen duten aldeekin hitz egiteko eta su etena berrezartzeko ahalegina egiteko.

John Kerry eta Staffan de Mistura NBEko Siriarako mandataria Genevan batzartu dira. Argazkia: EFE
John Kerry eta Staffan de Mistura NBEko Siriarako mandataria Genevan batzartu dira. Argazkia: EFE
John Kerry eta Staffan de Mistura NBEko Siriarako mandataria Genevan batzartu dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako gatazka "kontroletik kanpo" dagoela onartu du John Kerry AEBko Estatu idazkariak eta su-etena berrezartzeko lan egiteko konpromisoa hartu du.

John Kerry atzo joan zen Genevara aurreko astean Staffan de Mistura NBEko Siriarako mandatariak AEBri eta Errusiari egindako deiari erantzunez. NBEko ordezkariak gatazkan esku-hartzen duten aldeekin hitz egiteko eta su etena berrezartzeko lan egiteko eskatu zien estatubatuarrei eta errusiarrei.

Otsailaren 27an indarrean zegoen su-etena ahulduta dago apirilaren 22az geroztik, hain zuzen ere, Siriako presidentearen aldeko indarrek Alepo hiriaren kontrako erasoaldia hasi zutenetik. Geroztik, 250 pertsona hil dira eta dozenaka dira zauritutakoak.

AEB eta Errusia elkarlanean ari ei dira su-etena berrezartzeko, Kerryren arabera. Are gehiago, gerran esku-hartzea duten aldeengan eragina duten herrialdeen babesa ere badutela azpimarratu du: Saudi Arabia, Catar, Turkia eta Iran, kasu.

Helburua lortzeko asmoz, ahalegin diplomatikoak indartzeaz gain, su-etenaren betetzea egiaztatzeaz arduratzen den aditu taldea indartzeko konpromisoa hartu du Kerryk.

Su-eten egonkorrik gabe, NBEk bultzatutako bake negoziazioei berriz ekitea ezinezkoa izango dela azpimarratu du Kerryk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak bideoak NBE Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?