Mundua -

Terrorismo jihadista

Duela bost urte hil zuten Bin Laden

“Bi aldiz tiro egin nion bekokian; bigarrena, erortzen ari zenean. Bere ohe aurrean uzkurtu zen, eta berriro egin nion tiro”, adierazi du Robert O’Neill Navy Seal taldeko soldaduak.

Osama Bin Laden. Artxiboko irudia: EFE
Osama Bin Laden. Artxiboko irudia: EFE
Osama Bin Laden. Artxiboko irudia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osama Bin Laden terrorista bilatuena akabatu zuen operazioa duela bost urte egin zuten. AEBko Armadak hamar urte baino gehiago behar izan zituen Bin Laden aurkitzeko.

?Gau hartako oihuak gogoratzen ditut: 'USA' eta 'CIA'. Lan gogor baten amaiera izan zen. Al-Qaidaren zati handi bat deuseztatu genuen?, adierazi du John Brennan CIAko zuzendariak Fox telebistan.

Duela bost urte eman zuen Barack Obama presidenteak Al-Qaidako buruzagiaren heriotzaren berri, agerraldi batean. Kanpo politikan AEBko agintariak hartutako erabakirik konplexuena izan da.

AEBko Armadaren operazio berezietarako komando bat Pakistanen sartu zela eta Al-Qaidak Abbottabad hirian zuen gotorlekuan Bin Laden hil zuela iragarri zuen Obamak.

2011ko maiatzaren 2an egin zuten erasoan Navy Seal taldeko 23 soldaduk, operazio berezietako komando batek eta interprete batek parte hartu zuten. Terroristaren bi bizkartzain, horietako baten emaztea eta Al-Qaidako buruzagiaren semeetariko bat ere hil zituzten operazioan. Ondoren, Bin Ladenen gorpua Arabiako itsasora bota zuten 2011ko maiatzean bertan.

Urte hauetan operazioaren xehetasun gehiago eman dituzte argitara. Bin Laden hil zuen komandoko kideek liburuak argitaratu dituzte, besteak beste, Robert O'Neill Navy Seal AEBko Armadaren operazio berezietarako taldeko soldaduak. O?Neill izan zen tiro egin ziona.

Soldado que mató a Bin Laden EITB

Soldado que mató a Bin Laden EITB

Robert O'Neill AEBko Armadaren Navy Seal taldeko soldadua. Artxiboko irudia: EFE

?Bi aldiz tiro egin nion bekokian?

?Bi aldiz egin nion tiro bekokian; bigarrena, erortzen ari zenean. Bere ohe aurrean uzkurtu zen, eta berriro egin nion tiro?, adierazi du Navy Seal taldeko soldaduak.

Gertatutakoaren irudirik ez dago; izan ere, AEBko Gobernuak Bin Ladenen gorpuaren argazkirik ez argitaratzeko erabakia hartu zuen, eta 2014an Washingtongo epaitegi batek babestu egin zuen Gobernuaren erabakia, ?nahiko grafikoak eta makabroak? zirelako.

Nahiz eta operazioak arrakasta izan eta Al-Qaida bururik gabe utzi, terrorismoak kezka eragiten jarraitzen du AEBn, baina orain beste bat da helburua: Estatu Islamikoa eta Abu Bakr al-Baghdadi buruzagia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Barack Obama argazkiak Eguneko albisteak