Mundua -

Siria

Eten dira erasoak Alepon, gaueko bonbardaketen ostean

Azken asteotan indarkeria ekintzak areagotu egin dira Alepon eta 202 zibil hil dituzte, Siriako Gobernuak eta oposizioko aliantza nagusiak adostutako su-etena indarrean dagoen arren.

Alepoko hiria gaur goizean. EFE
Alepoko hiria gaur goizean. EFE
Alepoko hiria gaur goizean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasoak eten dira Siriako Alepo hirian, gauean hainbat bonbardaketa eta artilleria eraso jasan ostean. Eraso horietan gutxienez 53 pertsona hil dituzte, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez.

Hildakoetatik gutxienez 31 zibilak dira eta tartean hiru adingabe daude. Gerra-hegazkinek Bustan al Qasr, Al Kalasa, Qadi Askari, Al Marya eta Al Harabla auzotan egin dituzte erasoak.

Beste 22 lagun, tartean bi ume, talde islamiarrek Siriako erregimenak kontrolatutako zonaldera jaurtitako koheteen ondorioz hil dira. Erasoak Al Midan, Al Mashriqa eta Ashrafie auzoetan eta Saadala al Yaburi plazan egin dituzte. Beste 53 pertsona zauritu dituzte.

Azken asteotan indarkeria ekintzak areagotu egin dira Alepon, Siriako Gobernuak eta oposizioko aliantza nagusiak adostutako su-etena indarrean dagoen arren.

Epe horretan gutxienez 202 zibil hil dira erasoen ondorioz, horietatik 34 adinez txiki eta hogei emakume, Siriako Behatokiaren azken datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Siriako gudatearen albisteak gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siria