Mundua -
6 graduko beste erreplika bat
Lurraren dardarak ez du etenik Ekuadorren
Orain arte 657 erreplika gertatu dira. Apirilaren 16ko lurrikara nagusiak oraingoz 580 hildako baino gehiago utzi ditu.
Agentziak | Erredakzioa
6 graduko erreplika berri bat gertatu da gaur Ekuadorreko kostaldean, iragan larunbatean 7,8 graduko lurrikara jazo zen eremu berdinean. Apirilaren 16ko lurrikara horrek oraingoz 580 hildako baino gehiago utzi ditu.
Eskola Politekniko Nazionaleko Institutu Geofisikoak (IG) azaldu du erreplika berria itsasoan gertatu dela, Jamatik 60 kilometro mendebaldera eta 10 kilometroko sakoneran. Jama lurrikara nagusiak gehien astindutako herria da.
Gaurko lurrikarari beste erreplika txikiagoek jarraitu diote, 5 gradu ingurukoak. Quiton ere nabaritu dute, baita beste eskualde batzuetan ere.
Orain arte 657 erreplika gertatu dira. Apirilaren 16ko lurrikara nagusiak Cojimiesen eta Pedernalesen izan zuen epizentroa, Manabiko probintzian (mendebaldea).
Ikara
Gaurko lurrikarak Manabiko herritarrak ikaratu ditu berriro. Herritar asko aldi baterako aterpetxeetan daude, sare sozialen arabera.
Rafael Correa Ekuadorreko presidentea lurrikarak astindu dituen eremuetan ibilbidea egiten ari da. Bahia de Caraquez hirian dago orain. Errepliken inguruan ohartarazi du buruzagiak Twitter sare sozialaren bidez: