Mundua -

Lur-astindua

Beste lurrikara bat izan da Ekuadorren, 6,2 gradukoa

Herrialdean goizaldea zela gertatu da astindua, 525 lagun hil dituen 7,8ko lurrikara jazo eta lau egunera.

Larunbateko astinduak txikizioa utzi du herri askotan, iruditan, Portoviejo. EFE
Txikizioa Ekuadorren.
Larunbateko astinduak txikizioa utzi du herri askotan, iruditan, Portoviejo. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,2 graduko lurrikara izan da gaur Ekuadorren, gutxienez 525 lagun hil dituen 7,8 mailako astindua gertatu eta lau egunera.

AEBko Zerbitzu Geologikoak eta Ozeano Bareko Tsunamiez Ohartarazteko Zentroak eman dute lur-astinduaren berri. Ez, ordea, Ekuadorreko Institutu Geofisikoak (errepliken berri berak eman du orain arte).

Esmeraldas eskualdean dagoen Muisne herritik 25 kilometro hegoaldera, 10 km-ko sakoneran, eduki du epizentroa lurrikara honek.

Arantxi Padilla EiTBk Ekuadorrera bidali duen berriemaileak erreplika bati egotzi dio astindua:

 

 

3.000 milioi dolarreko kalteak

Larunbateko lurrikarak eta ondoren izandako 300 erreplikek utzitako triskantzari aurre egiten ari da oraindik Ekuador. Iturri ofizialen arabera, 500 lagun hil eta 4.000 zauritu dira. 231 pertsona desagertuta daude, gainera.

Ozeano Bareko kostaldeko 100 kilometroko eremuari eragin zion astinduak. Kalte materialak handiak dira, eta agintariek 3.000 milioi dolarrekoak izan daitezkeela aurreikusi dute.

Atzo bertan, larunbateko amesgaiztoa berriro izan zuten Ekuadorreko bizilagunek, 6 graduko erreplika gogor batek astindu baitzuen herrialdea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako azken ordukoa 2024ko seismoak Ekuador albisteak Arantxi Padilla albisteak