Mundua -

Konferentzia Genevan

Errefuxiatuen harrera bultzatzeko foro bat antolatu du ACNURek

92 herrialdek ordezkaritza bidali dute, baina 10 estatuk soilik izango dute Ministerioko arduradunen bat Genevan. Errefuxiatuak hartzeko, modu ezberdinak aplikatzeko konpromisoa nahi du ACNURek.

Etorkinak eta errefuxiatuak Idomeniko (Grezia) kanpamentu batean, Mazedoniako mugan. Argazkia: EFE
Etorkinak eta errefuxiatuak Idomeniko (Grezia) kanpamentu batean, Mazedoniako mugan. Argazkia: EFE
Etorkinak eta errefuxiatuak Idomeniko (Grezia) kanpamentu batean, Mazedoniako mugan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugako herrialdeetan bizi diren (4,8 milioi pertsona) Siriako errefuxiatuen % 10 datozen hiru urteetan birkokatu beharko dituztela uste du Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR).

Oraingoz errefuxiatuak hartzeko, eskema ezberdinak aplikatzeko konpromisoa baino ez dute hartu herrialde batzuek azken bi urteetan, ACNURen datuen arabera. Errefuxiatu Agentziak nazioarteko konferentzia antolatu du gaur, etorkinen harrera bultzatzeko.

179.000 pertsona hartzeko “konpromisoa hartu” dute herrialdeek, baina benetan zenbat errefuxiatu hartu dituzten zehaztea ezinezkoa da Agentziarentzako.

Kanada, eredu bat

Zentzu horretan, Kanada eredu publiko bat da; izan ere, Siriako 25.000 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen eta agindutakoa bete du. Kanadak hartutako errefuxiatu gehienak Jordanian bizi ziren.

92 herrialdek ordezkaritza bidali dute, baina 10 estatuk soilik izango dute Ministerioko arduradunen bat Genevan.

Hala ere, Filippo Grandi Errefuxiatu Agentziako goi-ordezkaria eta Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia konferentzian izango dira.

450.000 pertsona hiru urtetan

Libano, Jordania eta Turkiari presioa kentzeko, datorren hirurtekoan gutxienez 450.000 pertsona birkokatu beharko dituztela uste du ACNURek. Eskualdean 4,8 milioi siriar hartzen dituzte herrialde horiek.

Errefuxiatuak hartzeko, modu ezberdinak aplikatzeko konpromisoa hartzea nahi du ACNURek, hala nola ikasleen bisak eman (Portugalek egin bezala), familiak berriro batu (Suitzan) edo beste programa humanitario batzuk aplikatu (Alemania, Brasil edo Frantzian).

Konpromiso horiek ez lukete zerikusirik izango Europar Batasuneko kuota sistemarekin, teorikoki derrigorrezko direlako estatu kideentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Migrazioa Euskal Herria Albisteak