Mundua -
Sexu erasoak
Aita Santuak apaiz pederasta baten kanporatzea atzeratu zuen
Kardinala zenean, Joseph Ratzingerrek Oaklandeko (Kalifornia)gotzainari denbora gehiago eskatu zion "Elizaren onura" gogoan hartzeko, apaizaren kanporatzearen inguruko erabaki bat hartu baino lehen.
Erredakzioa
Joseph Ratzingerrek pederastia delitu bat leporatu zitzaion Stephen Kiesle apaiz estatubatuarren kanporatzea atzeratu zuen, ondoren Aita Santua izango zenak 1985ean sinatutako gutun baten arabera.Gutuna Kiesleren biktimen senideek zabaldu dute.
Kardinala zenean, Joseph Ratzingerrek Oaklandeko (Kalifornia) gotzainari denbora gehiago eskatu zion "Elizaren onura" gogoan hartzeko, apaizaren kanporatzearen inguruko erabaki bat hartu baino lehen, latinez idatzitako gutunean adierazten denez.
Apaizari 1981ean egotzi zioten sexu erasoak eta elizbarrutiak kargugabetzea gomendatu zuen. Urte horretan bertan, erlijiosoen diziplinaren eskumena duen Elizaren organismoaren nagusia izendatu zuten Ratzinger.
Stephen Miller Kiesle apaizak 38 urte zituen sexu delitua leporatu ziotenean. 1978an hiru urteko baldintzapeko askatasuna ezarri zioten bi gazteen kontrako erasoak egotzita.
Bestalde, Ciro Benedettini Vaticanoko bozeramailearen laguntzaileak adierazi duenez, "Ratzingerrek ez zuen auzia ezkutatu, baizik eta kasua ongi aztertu nahi izan zuen".