Mundua -
Atentatuak Iraken eta Yemenen
Gutxienez 30 hildako Irakeko futbol-zelai batean egindako erasoan
Beste hiru atentatu izan dira Yemenen eta gutxienez 26 lagun hil dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 30 pertsona hil dituzte eta 90 zauritu, Alejandriako (Bagdadetik 50 kilometrora) futbol-zelai batean izandako atentatuan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
Ekintzaile suizida batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du, partida ikustera bertaratutako ikusleen artean zegoela.
Hildakoen artean Alejandriako alkatea, Ahmed al Jafayi, talde xiietako zenbait komandante eta segurtasun zerbitzuetako ofizialak daude.
Herri horretako bi talderen arteko partida ikustera joanak ziren guztiak.
Yemen
Beste hiru atentatu izan dira Yemenen eta gutxienez 26 lagun hil dituzte. Erasoak Yemen hegoaldean izan dira eta Estatu Islamikoak hartu ditu bere gain. Erasoetako batan lehergaiak zituen anbulantzia batek poliziaren kontrol baten aurka jo du eta 14 lagun hil dira; soldaduak eta herritarrak.
Beste bi ekintzaile suizidek Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioak operazio militarrak egiteko errepidean jarritako bi kontrolgunearen aurkako erasoa egin dute: 12 lagun hil dituzte.