Mundua -

ISTRIPUA

12 lagun hil dira Frantzian, autobus-istripuan

Suitzatik Portugalerako bidea egiten ari zen autobusa. Lehen informazioen arabera, kontrako noranzkoan zetorren kamioi bat jo du. Hildako guztiak portugaldarrak dira.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 lagun hil dira Frantzian, mikrobus batek eta kamioi batek elkarren kontra jo ondoren. Hildakoak, autobuseko bidaiariak ziren, denak portugaldarrak eta familia berekoak. Montebeugny herrian, Allier departamenduan, izan da ezbeharra, goizaldean.

Suitzatik Portugalerako bidea egiten ari zen autobusa. Lehen informazioen arabera, kontrako noranzkoan zetorren kamioi bat bete betean jo du. Bi italiar zihoazen kamioian, eta biak arin zauritu dira, kolpearen ondorioz.

La Montagne egunkariak zabaldu dutenez,  autobuseko bidaiari guztiak, gidaria izan ezik, hil dira istripuan. Familia berekoak ziren denak; antza, Suitzan oporraldia igarota, etxera bueltan zihoazen. Gidaria arin zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Frantzia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa