Mundua -

Estatubatuar Senatuan

Arma nuklearrak murrizteko hitzarmena berrestea espero du AEBk

Zazpi urteko epean misil buru nuklearrak 1.550ra arte murrizteko hitzarmena sinatuko dute Barack Obamak eta Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatubatuar Senatuak arma nuklearrak murrizteko hitzarmena berrestea espero du Etxe Zuriak. Izan ere, Barack Obama AEBtako presidenteak eta Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak gaur sinatuko dute Pragan akordio hori.

Robert Gibbs Etxe Zuriaren bozeramaileak adierazi duenez, Senatuak hitzarmena 2010 urtea amaitu baino lehen berrestea espero dute. Akordioa indarrean sartzeko Senatuaren onespena ezinbestekoa da.

Senatuak hitzarmena berresteko ganberaren hi herenek aldeko botoa eman behar dute, 67 legegilek hain zuzen ere. Demokratek 59 boto dituzte eta oposizioko errepublikanoek, ordea, 41. Aurretik arma nuklearrak murrizteko beste hitzarmen batzuk ere onartu zirela gogorarazi du Gibbsek. Izan ere START I izeneko hitzarmena (1991an sinatu zuten eta abendura arte indarrean egon da), aldeko 93 boto izan zituen eta soilik 6 boto ezezkoak izan ziren.

Zazpi urteko epean misil buru nuklearrak 1.550ra arte murrizteko hitzarmena sinatuko dute Barack Obamak eta Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea