Mundua -
Caracas
Venezuelak ETArekin eta FARCekin kolaboratu izana ukatu du Errusiak
"Horrela izango balitz, ez nintzateke hemen egongo", adierazi du Putinek Hugo Chavezekin izandako bileraren ostean, Caracasen. Bi agintariek 31 elkarlan akordio sinatu dituzte.
Erredakzioa
Vladimir Putin lehen ministro errusiarra Hugo Chavez Venezuelako presidentearekin bildu da Caracasen.
Agintari errusiarrak adierazi duenez, bere inteligentzia zerbitzuen txostenetan bildu duten informazioaren arabera, Venezuelak ez ditu loturarik nazioarteko terrorismoarekin.
"Terrorismoari buruzko datu-banku oso ona daukagu eta Venezuelak hori babesten duen informaziorik ez dugu izan inoiz", adierazi du Putinek, "horrela izango balitz ez nintzateke hemen egongo", gehituz.
Chavezek bere babesa aurkeztu dio Putini, Moskuko metroan 39 lagun hil zituen atentatuen inguruan.
31 akordio
Putinek eta Chavezek 31 elkarlan akordio sinatu dituzte, energia, azpiegitura, zientzia eta teknologia, garraioa, hezkuntza, kultura eta industria arloan.
Rusiak Orinocoko petrolio zerrendako lau eremutan ezartzeko baimena izango du eta Venezuelak aireontzi batzuk erosiko ditu.
Chavezek helburu baketsuekin zentral nuklear bat elkarrekin eraikitzeko asmoa adierazi du ere.