Mundua -
Hegazkin istripua
Australian aztertuko dituzte MH370 hegaldiaren ustezko arrastoak
Mozambiken aurkitutako arrastoak duela bi urte istripua izan zuen Malaysia Airlinesen hegazkinarenak direla uste dute.
agentziak | erredakzioa
Australiako Gobernuak baieztatu du Mozambikeko hondartza batean aurkitutako metalezko pieza Boeing 777 batena izan litekeela, eta modelo horixe da, hain zuzen ere, duela bi urte istripua izan zuen eta galduta dagoen Malaysia Airlines konpainiaren hegazkina.
Mozambikeko hondar kanal batean hegazkin baten zati bat agertu da, eta litekeena da Boeing 777 batena izatea. Metro beteko zatiak "no step" hitzak ditu idatzita.
Liow Tiong Lai Malasiako Garraio ministroak baieztatu du "oso litekeena" dela arrastoak MH370 hegaldiarenak izatea.
Bestalde, Darren Chester Australiako Garrai ministroak baieztatu du bertara eramango dituztela arrastoak, azterketa sakona egiteko.
Mozambikeko aurkikuntzak kapitulu berria ireki du istripua gertatu eta bi urtera.