Mundua -
AEB
FBIk aitortu du iPhone batean sartzeak aurrekaria ezarriko lukeela
AEBtako agintariek eraso baten egilearen sakelako telefonoan sartu nahi dute, baina Applek horretan laguntzeari uko egin dio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
James Comey FBIren AEBtako bulegoko zuzendariak onartu du San Bernardinoko (Kalifornia) sarraskiaren ustezko egilearen iPhone telefono mugikorrean sartuta, aurrekaria ezarriko litzatekeela.
FBIri sakelako telefonoan sartzen laguntzeko agindu zion epaile batek Steve Jobsen konpainiari, baina honek uko egin zion, hala eginez gero, aurrerantzean beste telefono batzuetan sartzeko aukera irekita geratzen zela argudiatuta.
Joan den astean Comeyk esan zuen hori nekez gertatuko zela. Alabaina, gaur kontrakoa adierazi du Kongresuan egindako agerraldian. Applen beste aparailuez galdetuta, Comeyk aitortu du FBIk askotan sartzea nahiko lukeela.
Astelehenean, droga-trafiko kasu bat ikertzen ari den Brooklyneko epaile federal batek ebatzi zuen AEBtako Gobernuak ez duela eskumenik Apple auzipetu baten iPhone bat desblokeatzera behartzeko.
Beraz, epai horrek teknologia konpainiak bere bezeroen pribatutasuna babesteko hartutako erabakia berresten du.