Mundua -

Siriako gerra

AEBk eta Errusiak su-etena adostu dute Sirian

Estatu Islamikoaren aurkako erasoak tregoatik kanpo geratuko dira. Akordioa hilaren 27an sartuko da indarrean.

Siria
Siria
AEBk eta Errusiak Sirian su-etena ezartzeko akordioa lortu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk eta Errusiak su-etena adostu dute Sirian, baina Estatu Islamikoaren aurkako erasoak akordiotik at geratuko dira. Hilaren 27an sartuko da indarrean tregoa.

"Su-etena Siriako gatazkan nahasita dauden eta horrekin ados dauden alde guztiek ezarriko dute", azaldu du AEBko Estatu Idazkaritzak.

Negoziazioetarako Batzorde Gorenak, Siriako oposizioaren aliantza nagusiak, onartu egin du tregoa, "behin-behinean".

Besteak beste, Errusiak bonbardaketak etetea, laguntza humanitarioa sartzen uztea eta presoak askatzea aurreikusten du akordioak.

Egonkortasuna sustatzeko xedez, AEB eta Errusia "informazioa elkartrukatzea" prest agertu dira.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak txalotu egin du akordioa, eta herritarrentzat "itxaropen seinalea" dela adierazi du.

Giza Eskubideen Behatoki Siriarraren datuen arabera, 250.000 pertsona hil dira eta 4 milioi errefuxiatuk herrialdetik alde egin dute 2011n gerra piztu zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Errusia bideoak Vladímir Putin argazkiak Barack Obama Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria