Mundua -

Pablo Ibar

Floridak helegitea jarri du Ibarren zigorra balio gabe uztearen aurka

Pablo Ibarren defentsak adierazi duenez, erabaki hori espero zuten, eta, hortaz, ez ditu ustekabean hartu.

Pablo Ibar, 15 urte heriotzaren korridorean

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Floridako Estatuak helegitea jarri du bertako Auzitegi Gorenak 2000. urtean Pablo Ibar euskal jatorrizko presoaren aurka ezarritako heriotza-zigorra baliogabetzearen aurka. Ibarrek 22 urte daramatza kartzelan, horietako 15, heriotzaren korridorean.

1994.ean hiru pertsona hiltzeagatik zigortu zuten Ibar: taberna bateko jabea eta bi modelo. Ibarrek beti esan du errugabea dela. Floridako Auzitegi Gorenean, hiru epailek zigorra baliogabetzearen aurka bozkatu zuten, eta lauk alde. Ibar hilketekin lotzeko "froga fisikorik" ez dagoela ebatzi zuen Auzitegiak. Orain, baina, helegitea jarri du Floridako Estatuak, Raymond Evans adituak epaiketan eman zuen lekukotza zalantzan jarrita. Gertakaria gertatu zenena, zaintza kamera batek grabatutako irudian agertzen den pertsona eta Pablo Ibarren artean gutxienez bost ezaugarri diferente daudela esan zuen adituak epaiketan. Hain justu, froga hori da akusazioaren oinarrietako bat.

Pablo Ibarren defentsak adierazi duenez, erabaki hori espero zuten, eta, hortaz, ez ditu ustekabean hartu.

22 urteko borroka

Ibarri hiru pertsona hiltzeagatik zigortu zuten, eta berak beti ukatu egin du hiltzailea izatea.

1994ko uztailaren amaieran, Polizia Miramarreko etxe batean sartu zen, Floridako estatuan, eta bertan Casimir Sucharski etxearen jabea -eta taberna bateko jabea-, bi dantzarirekin batera, hilda topatu zituzten. Dantzariak Sharon Anderson eta Marie Rodgers deitzen ziren.

Ikerketa 1994ko abuztuaren 25ean bukatu zen, Seth Peñalver eta Pablo Ibarren deklarazioekin.

Bi akusatuen aurkako epaiketa Fort Lauderdaleen (Florida) egin zuten, 1997eko maiatzaren 5ean. Ondoren, 1998ko urtarrilaren 25ean baliorik gabe utzi zuten, epaimahaiak ez zuelako ados jartzea lortu. Gainera, 1999ko urtarrilaren 11an bigarren epaiketa egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Ibar albisteak Albisteak