Mundua -
Arabiar Emirerri Batuak
Dubai Worldek 9.500 milioiko finantziazio gehigarria izango du
Partzuergoaren negozio planak eta zorren berregituratzea babestuko ditu Dubaiko Gobernuak. Egunotan, zorraren 26.000 milioi dolarren ordainketa negoziatzen ari da bere hartzekodunekin Dubai World.
Erredakzioa
97 banketxerekin eta finantziazio erakunde hartzekodunekin bildu zen atzo Dubai World partzuergoa, eta gaur, Dubaiko Gobernuak Dubai World eta Nakheel bere higiezinen filiala 9.500 milioi dolarrekin (7.130 milioi euro) finantziatuko duen berri eman du.
Sustapen ekonomiko horrekin, Dubaiko emirerriaren Gobernuak Partzuergoaren negozio planak eta zorren berregituratzea babestuko ditu.
Dubaiko Gobernuarentzako proiektuak kudeatzen ditun inbertsio konpainia da Dubai World, eta Arabiar Emirerri Batuetako partzuergorik garrantzitsuenetakoa da. Egunotan, zorraren 26.000 milioi dolarren ordainketa negoziatzen ari da bere hartzekodunekin.
Hurrengo orduetan, Dubai Worldek eta Nakheel bere filialak, negoziazio proposamen horren edukia ofizialki aditzera emango du.