Mundua -

Sinadura ekitaldia

Obamak Lege bihurtu du Osasun Erreforma

"Estatu Batuetako belaunaldi askok borroka egin dute Lege hau egi bihurtzeko", esan du Obama presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak Osasun Erreforma Legea sinatu du gaur arratsaldean. Honen bitartez, orain arte asegururi9k ez zeukaten 30 milioi pertsonek, AEBetako osasun zerbitzuan sartuko dira .

"Estatu Batuetako belaunaldi askok borroka egin dute Lege hau egi bihurtzeko", esan du Obama presidenteak.

Osasun sistemak 2019an 32 milioi pertsona gehiago estaltzea lortu eta gastuak murriztu nahi ditu erreformak. Era berean, aseguru-etxeei betebehar gehiago ezartzen dizkie.

Barack Obamak osasun erreforma azaltzeko bira bat egingo du AEBetan, azaroko hauteskunde legegileen aurrean. Bien bitartean, erreformaren kontra salaketak aurkeztuko dituzte 12 estatuk, "Konstituzioaren aurkako eraso bat delako".

Etxe Zuriaren arabera, 1965etik egin den osasun erreformarik handiena sinatu du Obamak, baina Senatuan lege-proiektuaren azken aldaketak onartu arte ez da amaituko prozesu legegilea. Aste honetan gerta liteke hori.

Sinaduraren ostean, kontzientziazio kanpaina hasiko du Obamak Amerikako Estatu Batuetan, iritzi publikoari erreforma "saltzeko" hauteskundeen aurrean.

Hala ere, erreformaren kontrako salaketak prestatzen ari direla iragarri dute gaur gutxienez AEBetako 12 estatutako fiskal nagusiek.

Florida, Hego Karolina, Alabama, Nebraska, Texas, Oklahoma, Pensilvania, Washington, Utah, Ipar Dakota, Hego Dakota eta Virginiako estatuak erreformarekin kritikoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea