Mundua -

Analisia

Sarkozyk hausnarketa egin behar du

Sarkozy presidenteak noski, garrantzia kenduko dio porrotari hauteskunde erregionalak direla eta horrek Gobernu zentralari eragiten ez diola esanez.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuin Sarkozy-zalearen porrota hauteskunde erregionaletan datorren igandean borobilduko da joan den igandeko lehen itzulian hartutako egurraren ondotik. Ez dago inolako aukerarik UMPk, Sarkozyren alderdiak, galera gainditzeko.

Ezkerrak eta ekologistek elkar hartu dute eskualde guztietan, Bretainan izan ezik, eta beren botoak baturik, erraz gainditzen dituzte joan den iganden UMPk lortutakoak.

Bestalde, hainbat eskualdetan nabarmen izango da Le Pen-en Fronte Nazionala eta horrek gauzak areago nahasiko dizkio UMPi, eskuineko botoa zatikatzen duelako. “Lepenzaleek” botoen % 11,5 lortu zuten, baina zenbait lekutan, Hego Probentzan edo Calais iparraldean, aise gainditu zuten % 20a.

Gauzak horrela, zalantza bakarra da ea eskuinak eutsiko ote dien bere esku dituen bi eskualdeak, Korsika eta Altsazia, edo biak galduko ote dituen.

Sarkozy presidenteak noski, garrantzia kenduko dio gertaerari esanez hauteskunde erregionalak direla eta horrek ez diola eragiten gobernu zentralari.

Hala eta guztiz ere, zernahi esanda ere, ondotxo daki bi urte besterik ez direla falta presidente hauteskundeetarako eta dagoeneko pentsatzen ariko da zer egin, frantzesen gogoa berriro bereganatzeko. Ezin du eserita geratu ikusiz nola berpizten den alderdi sozialista eta idazkaria, Martine Aubry nola sendotzen den bere karguan banre borroka luze baten buruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea