Mundua -

Bake-negoziaketak

Siriako Gobernuko ordezkaritza kontzesio humanitarioak egiteko prest

Siriako oposizioko ordezkaritza "baikor" azaldu da gatazkari irtenbidea emateko aukeraren aurrean.

Bashar al Jaafari, negoziaketetan parte hartzen ari den Siriako Gobernuko ordezkaritzaren burua. EFE
Bashar al Jaafari, negoziaketetan parte hartzen ari den Siriako Gobernuko ordezkaritzaren burua. EFE
Bashar al Jaafari, negoziaketetan parte hartzen ari den Siriako Gobernuko ordezkaritzaren burua. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genevako negoziaketetan parte hartzen ari den Siriako Gobernuko ordezkaritzaren buruak, Bashar al Jaafari-k, adierazi duenez, agintariak prest daudela kontzesio humanitarioak egitera, NBEko 2254 ebazpenarekin bat eginez.

Al Jaafarik esandakoaren arabera, Gobernuak eginahalak egin ditu siriarren sufrimenduarekin bukatzeko; gainera, errefuxiaturik gehienek ez dutela Gobernuaren erruz alde egin azaldu du, baizik eta bizitza hobe baten bila, arrazoi ekonomikoengatik.

Jaafari Staffan de Misturarekin batu da gaur, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Siriarako duen bitartekariarekin, hain zuzen ere, eta nazioarteko zigorrak kentzea eskatu dio hari.

NBEko bitartekariak oposizioari egin dion bisita "kortesiazkoa" izan da

Bestalde, Staffan de Misturak oposizioaren ordezkaritzari bere hotelean egin dion bisita kortesiazkoa izan dela jakinarazi du bere Misturaren bulegoak ohar baten bitartez. "Batzar labur horiek erabilgarriak izan dira, alderdi bien arteko elkarrizketei heldu aurretiko kontuak argitzeko".

Izan ere, Misturaren laguntzaile Ezzeldin Ramzy-k antzeko bisita egin dio Gobernuaren ordezkaritzari, euren hotelean bertan.

Topaldi horiek negoziaketen hurrengo urratsekin lotutako"adostasun praktikoak" eztabaidatzeko balio izan dute.

Eperik ez duen hasierako aldi batean, negoziaketak zeharkakoak izango dira; hau da, bitartekaria ordezkaritza bakoitzarekin bereizirik bilduko da.

Oposizioak dio oraindik ez dela negoziatzen ari, baizik eta prozesuko oinarriak ezartzen

Negoziaketen Batzorde Goreneko kide den Bassma Kadamani-k gaur argitu duenez, ez daude Genevan negoziatzeko, baizik eta negoziaketa horretako "oinarriak ezartzeko".

Halaber, aipatu batzordeko bozeramaile Salem Muslit (batzorde hori Siriako oposizioaren aliantzaren parte da) "baikor" agertu da gaur, Genevako bake-negoziaketen barruan gatazkari konponbide bat aurkitzeko aukeraren aurrean. Zentzu horretan, Genevan beharrezkoa den beste denbora egongo direla azaldu du, eta ez dutela epe-mugarik zehaztu du. "Beste alderdiak urrats bat aurrera eman dezan zain gaude; haiek ematen badute, guk hamar emango ditugu", baieztatu du.

Gutxienez 60 hildako eta zauritu ugari Damaskon izandako bi atentaturen eraginez.

Gutxienez 60 lagun hil dira eta beste 40k zauriak izan dituzte igande honetan Damaskoko Al Saida Zainab auzoan, hiriburuko gune xiita nagusienean, jazo den atentatu bikoitz baten ondorioz.

Lehendabiziko informazioen arabera, erasoa auto batek autobus-geltoki baten aldamenean eztanda egin ostean hasi da; horren atzetik, bigarren leherketa bat egon da, bi terrorista suizidek eragindakoa. Kasu horretan, lehendabiziko leherketako zaurituei laguntza ematen ari ziren pertsonen aurka zuzenduta egon da. Horrez gain, 40 pertsona zauritu dira erasoaldian, horietako zenbait larri egonik.

Bere aldetik, Estatu Islamikoak (EI) Damaskon duen adarrak, Wilayat Dimashq uzeneko taldeak, atentatua egin izan hartu du bere gain, Internet bidez plazaratu duten ohar batean. EIk ziurtatu duenez, erasoan 50 pertsona inguru hil dira, eta beste 120 zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria NBE albisteak Eguneko albisteak Siria