Mundua -

Siriako gatazka

160 zibiletik gora hil dituzte Sirian, azken hiru egunetan

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak salatu duenez, Errusiako eta Siriako hegazkinek egindako bonbardaketatan hil dira.

Antza denez, Errusiako eta Siriako hegazkinek egin dituzte bonbardaketak. Argazkia: EiTB
Antza denez, Errusiako eta Siriako hegazkinek egin dituzte bonbardaketak. Argazkia: EiTB
Antza denez, Errusiako eta Siriako hegazkinek egin dituzte bonbardaketak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 164 zibil hil dituzte azken 72 orduotan Sirian -tartean, 43 adin txikiko eta 25 emakume- Errusiako eta Siriako erregimenaren hegazkinek Raqqa eta Deir al Zur probintzietan egindako bonbardaketatan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak salatu duenez.

Gobernuz kanpoko erakundeak "sarraskitzat" jo ditu hilaren 21a eta igande egunsentia bitartean Raqqa eta Deir al Zur probintzietan egindako bonbardaketak.

Biktima gehienak Jasham hirian zenbatu dituzte: 63 guztira (tartean, 9 adin txikiko). Tabia Yazira eta Al Bulail hirietan eta Deir al Zurretik mendebaldera dauden beste hainbat herriguneetan 55 pertsona hil dituzte, 18 haur eta 9 emakume barne.

Duela astebete, Estatu Islamikoak Deir al Zur hiriaren inguruetan erasoa hasi zuen Siriako erregimenaren kontrolpean dagoen lurraldea bereganatzen saiatzeko. Horri erantzuteko egin ei dituzte Errusiak eta Siriako erregimenak aire eraso horiek.

Estatu Islamikoak Sirian duen feudo nagusienetako batean, Raqqan, 46 zibil hil dituzte; 16 haur eta 13 emakume tartean.

Urtarrilaren 25ean hastekoak dira Siriari buruzko bake elkarrizketak Genevan. Dena den, litekeena da hitzordu hori atzeratzea; izan ere, oraindik ez dute adostu Siriako oposizioko ordezkariak zein izango diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Errusia Gaurko azken ordukoa Siria