Mundua -

Etxebizitza gehiago

Kolono-guneetan eraikitzen jarraituko duela iragarri du Israelek

Palestinarrek beraien hiriburua ezartzea aldarrikatzen duten tokian etxebizitza gehiago eraikitzeko erabakiak aurrera dihoala baieztatu du Israelgo lehen ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Etxebizitzen eraikuntzak jarraituko du Jerusalemen," Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Parlamentuan (Kneset) esan duenez. Erabakiak AEBekiko harremana txartu egin du.

"Jerusalemeko eta edozein tokiko eraikuntzek jarraituko dute, azken 42 urteotan egin dugun bezala", esan du hiriko ekialdea hartuta daraman denborari buruz; bertan, palestinarrek beraien Estatuaren hiriburua ezartzea aldarrikatzen dute.

Mahmud Abbas Palestinako presidenteak eta Joe Biden AEBetako presidenteak erabaki hori gaitzetsi zuten. Izan ere, erabakiak bake elkarrizketa ahultzen duela esan zuten biek.

"Israel kolono-guneetan ekintzak bertan behera uztera" deitu zuen Abbasek, "bi Estatuen irtenbidean oinarritutako bakea egiteko ordua delako".

Kolono-guneak

Joan den asteartean Biden Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bilduta zenean, Jerusalemeko Barrutiaren Planifikazio Batzordeak Ramat Shelomon 1.600 etxebizitza berri eraikitzea onartu zuen. Ramat Shelomo auzo judu ultraortodoxoa da eta 1967an eraiki zuten Jerusalemeko Ekialdean, lurralde okupatuan.

Albistea belarrondoko bat izan zen Bidenentzat eta Netanyahurekin pribatuan izan behar zuen afaria bertan behera uzteko zorian izan zen. Azkenean, ordu eta erdi berandu heldu zen hitzordura, protesta moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea