Mundua -

% 16

Parte hartze txikia Frantziako hauteskunde erregionaletan

Horretaz gain, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa erkidego batean bildu behar diren eta Baiona eta Biriatou artean abiadura handiko trena behar ote den erabakiko dute herritarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian eskualdeetako asanbladak aukeratzeko lehenengo hauteskunde itzulia egiten ari dira, eta momentuz, parte hartzea oso txikia ari da izaten. Eguerdira arte, % 16k bozkatu du, 2004an, baino gutxiago beraz.

Inkesten arabera, Nicolas Sarkozy presidentearen gobernua zigortuko dute, hautesleek, agintaldiaren erdian dagoenean. UPM, bere alderdiari, galera handiak iragartzen dizkiote. Sozialistek, ordea, Frantziako 22 eskualdeetan irabazteko asmoa dute.

Sarkozyk ez du hauteskunde kanpainan parte hartu, buru diren politikariak eguneroko liskar politikoetatik kanpo geratzeko ohitura baitago Frantzian.

Kontsultak

Horretaz gain, beste bi galdeketa egingo dira iparraldean. Alde batetik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa erkidego batean bildu behar diren galdetuko die herritarrei, Batera plataformak.

Eta Lapurdin, Baiona eta Biriatuo artean abiadura handiko trenaren beharra ote dagoen galdetuko zaie herritarrei.

Abstentzioa

Interes gutxi piztu du kanpainak, eta parte hartze txikia espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea