Mundua -

Urte zahar gaua Alemanian

Kargutik kendu dute Koloniako polizia-burua erasoen eskandaluagatik

Polizia federalak 31 lagunen izenak identifikatu ditu indarkeria oldean parte hartu zutelakoan; horietako 18 asilo jasotzeko zain daude Alemanian.

Koloniako geltokiaren inguruko giroa, urtezahar gauean. Irudia: EFE
Koloniako geltokiaren inguruko giroa, urtezahar gauean. Irudia: EFE
Koloniako geltokiaren inguruko giroa, urtezahar gauean. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Renania-Westfalia estatuko Gobernuak kargutik kendu du Wolfgang Albers Koloniako Poliziako burua, Urte zahar gauean emakumeei egindako eraso, gehiegikeri eta lapurreten ostean, Reutersi Gobernuko iturri batek baieztatu dionez.

Ralf Jaeger Barne ministroak jakinarazi dio Koloniako polizia-buruari kargua utzi beharko duela eta aurretiazko erretiroa emango diote. Gainera, aurreikusi dute Estatuko Gobernuak ostiralean bertan iragartzea erabakia.

90 bat emakumek salatu zuten urte hasieran erasoak, gehiegikeriak eta lapurretak jasan izana, 1.000 bat gizonezkoren partetik Koloniako katedralaren inguruetan, gaur horretako ospakizunetan.

Tobias Plate Alemaniako Barne Ministerioko bozeramalearen arabera, Polizia federalak 31 lagunen izenak identifikatu ditu indarkeria oldean parte hartu zutelakoan; horietako 18 asilo jasotzeko zain daude Alemanian.

Plateren esanetan, Poliziak jasotako delitu gehientsuenak lapurreta eta eraso fisikoekin lotuta daude, baina sexu-gehiegikeriak ere salatu zituzten, baina Poliziak ez du inor identifikatu delitu horiekin lotuta.

Bozeramaleak azaldu duenez, 31 ustekoz erasotzaileetatik, bederatzi aljeriarrak dira, zortzi marokoarrak, bost irandarrak eta lau siriarrak. Gainera, bi hiritar alemaniar, irakiar bat, serbiar bat eta estatubatuar bat ere badaude.

Kolonian gertatutakoa "erabat onartezina" esan zuen ostegunean Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta, era berean, gertatutakoa argitzeko eta erantzuleak atxilotzeko deia egin zuen.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Alemania Angela Merkel albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak