Mundua -

Italia

Berlusconiri ez deklaratzea baimenduko liokeen legea, Senatuan

Legea onartuko balute, Italiako gobernuburuak auzipetuta dagoen bi prozesuak atzeratuko ahal izango lituzke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko presidenteari eta haren ministroei agenda arazoak aitzakia hartuta epaiketetan ez deklaratzea baimenduko liekeen legea Senatura iritsiko da gaur arratsaldean.

Lege horrekin, Berlusconik ez luke deklaratu beharko auzipetuta dagoen bi prozesuetan.

Italiako Gobernuak oso azkar onartu zuen legea, eta Kongresuan ere oniritzia eman diote. Horrenbestez, babes nahikoa lortuz gero, behin betiko onartuko lukete orain Goi Ganberan.

Eztabaida gogorra izango da, oposizioak iragarri baitu bitarteko guztiak erabiliko dituela lege proposamena geldiarazteko. Hori horrela, zentro-ezkerrak 1.000 zuzenketa aurkeztu ditu jada.

Dena dela, kontserbadoreek legea egun gutxitan onartzea espero dute, Berlusconiren alderdiak gehiengo zabala baitu Senatuan.

Legeak 18 hilabeteko iraupena baino ez luke izango, Gobernua beste arau bat prestatzen ari baita Estatuko goi-kargudunei immunitatea emateko.

Legea onartzekotan, Berlusconik auzipetuta dagoen bi prozesuak atzeratu ahal izango lituzke 18 hilabetez. Ustelkeria eta iruzurra egotzi diote agintariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea