Mundua -

Umeen aurkako abusuak

200 sexu-abusu salaketa, Holandako ikastetxe katolikoetan

Salesianoseko barnetegi batean jazotako abusuak otsailean argitara atera zirenetik, salaketak biderkatu egin dira. Gotzainen Biltzarrak gai honen inguruko bere iritzia emango du bihar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salesianoseko barnetegi batean 60 eta 70 urteetan jazotako abusuak otsailaren bukaeran argitara atera ostean, 200 salaketa inguru bildu ditu Hulp & Recht (Laguntza eta Eskubidea) erakunde holandarrak.

Gaurtik aurrera espediente horiek kudeatzeko eta egia gailentzeko langile gehiago zuzenduko dituen berri eman du Jan Waaijer Hulp & Recheko presidenteak.

Bere aldetik, Ad van Luyn Rotterdameko gotzainak, Elizak "abusu horiek ozen salatu eta barkamena eskatu behar" duela azpimarratu du. Halaber, abusu gehiago gertatu ez daitezen beharrezko neurriak hartu behar dituela, gaineratu du.

Holandako Gotzainen Biltzarrak gai horren inguruko bere iritzia emango du bihar, ANP albiste agentziaren arabera.

Otsailean salatutako abusuak 's-Heerenberg udalerriko (Holandako ekialdean) Salesianoen barnetegi batean jazo ziren. 12 eta 18 urte bitarteko ehun bat ikasle hartzen zituen zentroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea