Mundua -
Hondamendia Txilen
Etxeratze-agindua indartuko dute Txilen, bandalismoa ekiditeko
Bestalde, asteazkenean jarriko dituzte berriro abian hegaldi nazionalak eta internazionalak Santiagoko Nazioarteko Aireportuan.
Erredakzioa
Txileko Gobernuak bi helburu nagusi ditu orain: kaltetuei laguntzea eta egoera larriak eragin duen bandalismoa gelditzea. Horretarako etxeratze-agindua indartuko dute eta hondamendiak astindutako zonaldeetan militar gehiago jarriko dituzte.
Joan den larunbateko lurrikarak 723 hildako utzi ditu Txilen.
Horrez gain, Txileko aeronautika agintariek jakitera eman dutenez, asteazken honetan jarriko dituzte berriro abian hegaldi nazionalak eta internazionalak Santiagoko Nazioarteko Aireportuan.
Aireportuaren eraikin nagusia suntsituta dago eta terminalak kalte handiak ditu. Dena eraberritu egin beharko dute.
Nolanahi ere, lurreratzeko pistek eta erregaia gordetzeko biltegiek ez dute kalterik izan.
Gauzak horrela, apurka-apurka, Mexikon, Argentinan, Kolonbian eta Brasilen aurkitzen diren 600 bat txiletarrak etxera itzuli ahalko dira.