Mundua -

Elkarrizketak Riaden

Siriako oposizioa eta Al-Asaden gobernua urtarrilean bilduko dira

Oposizioko taldeak Riaden bildu dira, balizko bake elkarrizketa bati begira, jarrera bat adosteko. Baxar al-Asaden gobernua eta oposizioa urtarrileko lehen hamar egunetan bilduko dira.

Siria. Artxiboko irudia: EiTB
Siria. Artxiboko irudia: EiTB
Siria. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako oposizioko taldeak Riaden (Saudi Arabia) bildu dira, balizko bake elkarrizketa bati begira, jarrera bat adosteko. Hala, Baxar al-Asaden gobernua eta oposizioa urtarrileko lehen hamar egunetan bilduko dira, bozeramaile batek ostegunean jakitera eman zuenez.

Fakzio ezberdinetako 32 kidek osatuko dute oposizioaren ordezkaritza, Monzer Akbik Koalizio Nazionaleko ordezkariak iragarritakoaren arabera.

Bake elkarrizketak hasi baino lehen, bitartekaritza lanak egiteko eskatu dio oposizioak NBEri. Horrela, Gobernuari presioa egiteko eskatu dio, bi aldeen arteko “konfiantza” sortzeko. Besteak beste, oposizioko kideen aurkako heriotza-zigorrak bertan behera uztea, gerra presoak aske uztea eta setioak bukatzea eskatu dute fakzioek.

Gainera, adierazpen bateratu bat onartu dute. Trantsizio politikoa Al-Asad boterean ez dagoela hasi behar da, horien ustez, baina kaosa saiheste aldera, erakundeak mantentzea eskatu dute, Al-Jaziraren arabera.

Emaitza “Siriako herriaren sektore guztiak ordezkatzen dituen sistema politikoa” izan behar da, bazterketa etniko edo erlijiosorik gabe. Gutxiengo alaui (Al-Asaden familia) eta kurduei erreferentzia argia da.

Zatiketa

Ahrar al-Sham aliantza islamiarrak Riadeko adierazpena sinatu duela esan du Reuters albiste-agentziak. Zonaldean botere handia du talde armatu horrek, eta hasiera batean testua sinatzeari uko egin zion.

Al-Jazirak, ostera, Ahrar al-Shamek ez duela testua babestu zabaldu du. Damaskoko oposizioak Riadeko negoziazioak menperatu dituela salatu du talde armatuak, gainerako fakzioen eskakizunak baztertuta.

Oposizioko 65 fakzio baino gehiago bildu dira egunotan Riaden, 2016ko bake elkarrizketei begira jarrera bat adosteko.

Siriako oposizioaren zatiketa oztopo nagusietako bat izan da mendebaldeko potentzien babesa jasotzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?