Mundua -

Parisen lur hartu behar zuten

AEBko bi hegaldi desbideratu dituzte mehatxuak jaso ondoren

Hegaldi bat Dullesetik (Virginia) aireratu da, baina Halifaxera (Eskozia Berria, Kanada) desbideratu dute. Bigarrena Los Angelesetik abiatu da, eta Salt Lake Cityra (Utah, AEB) desbideratu dute.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Parisera zihoazen bi hegaldi desbideratu dituzte bonba mehatxuagatik

0:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air France Frantziako airelineak AEBtik abiatu diren bi hegaldi desbideratu behar izan ditu gaur. Hegazkinek Parisen lur hartu behar zuten, baina telefonoz bonba-mehatxuak jaso dituzte, konpainiak jakitera eman duenez.

Hegaldi bat Dullesetik (Virginia, Washingtondik gertu) aireratu da, baina Halifaxera (Eskozia Berria, Kanada) desbideratu behar izan dute. 262 bidaiari zeramatzan. Bidaiariak eta tripulatzaileak ebakuatu dituzte.

Bigarren hegazkina, A-380 Airbus bat, Los Angelesetik abiatu da, eta Salt Lake Cityra (Utah, AEB) desbideratu dute. 497 pertsona zeramatzan, eta guztiak ebakuatu dituzte. Arazorik gabe lurreratu dira.

Aireratu ondoren

CNNk azaldu duenez, Los Angelesetik abiatu den hegaldiak mehatxua jaso du lurretik, aireratu ondoren.

Minutu batzuk geroago, beste hegaldiak beste bonba mehatxu bat jaso du, baina oraindik ez dakite pertsona berak egin dituen bi deiak. Dulles (AEB) eta Charles de Gaulle (Paris) lotu behar zituen hegaldiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Atentatuak argazkiak Jihadismoa albisteak