Mundua -

Hegazkin errusiararren eztanda

Egipto: 'Oraindik ezin zehatz daiteke hegazkinaren ezbeharraren zioa'

Erresuma Batuko inteligentzia bodegan lehergailu bat jarri zutela ari da aztertzen aukeren artean.

Aiman al Muqadem, Hegazkin errusiarraren istripua ikertzen ari den batzordearen arduraduna. EFE
Aiman al Muqadem, Hegazkin errusiarraren istripua ikertzen ari den batzordearen arduraduna. EFE
Aiman al Muqadem, Hegazkin errusiarraren istripua ikertzen ari den batzordearen arduraduna. EFE

Agenztiak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkin errusiarraren istripua ikertzen ari den batzordearen arduradun Aiman al Muqadem-ek gaur adierazi duenez, oraindik ezin daiteke zehaztu zerk eragin zuen urriaren 31n Sinai penintsulan ezbeharra izan zuen hegazkina suntsitzea.

Azaldu duenaren arabera, ikerketaren hasierako datuek ez dute ahalbidetzen 224 bidaiari zeramatzan MetroJet konpainia errusiarraren hegazkina suntsitzearen zergatiak zehaztea".

Aldiz, Erresuma Batuko eta AEBko iturrien ustetan, gero eta bideragarriagoa da hegazkinaren ezbeharra bonba baten leherketaren eraginez gertatu izatea.

Horrela bada, Erresuma Batuko inteligentziak atzo jakitera eman zuenez, litekeena da hegazkineko bodegan leherkari bat jarrita egotea. Aldi berean, ikertzaileetako batek France 2 telebista publiko frantziarrean esan zuen kutxa beltzetan argiro entzuten dela leherketa baten soinua.

Horren harira, kutxa beltzetan grabatuta geratu den audioko azken segundoan soinu bat entzuten dela besterik ez du esan, eta soinu horren jatorria zehazte aldera espektroskopio bidezko azterketa egitea beharrezkoa dela.

Azaldu duenez, hegazkinaren hondarrak 13 kilometroan zehar sakabanatuta geratu ziren, eta hori bat etorriko litzateke hegazkina hegaz egiten ari zen bitartean suntsitu zela dioen azalpenarekin.

Errusiar eta britainiar herritarrak aberriratzea

Errusiako presidente Vladimir Putinek atzo onartu egin zuen Egiptora doazen hegaldiak bertan behera gera zitezela Segurtasun Zerbitzuek egin zuten gomendioa. Horrenbestez, Errusiako herritarrak (80.000 inguru) aberriratzea agindu zuen. Gauza bera egitea erabaki zuen Erresuma Batuak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Errusia argazkiak Hegazkin istripuak albisteak Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Egiptoko albisteak