Mundua -
Estatu Batuak
Gazte zuri batek 9 pertsona beltz hil ditu AEBko eliza batean
Krimena komunitate beltzaren eliza historiko batean jazo da, eta hilketa egin ostean, hiltzaileak ihes egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez bederatzi pertsona beltz hil dituzte Charleston herrian (Hego Carolina, AEB), komunitate beltzaren eliza historiko batean.
Hiltzailea 21 urteko gazte zuri bat omen da. Horregatik, krimen "arrazista" dela baieztatu du Poliziak.
Susmagarria argala da, eta kirol-jertse gris bat, bakeroak eta botak zeramatzan jantzita. Poliziak laguntza eskatu die herritarrei, hura harrapatzeko.
Krimena Afrikar Eliza Metodistan jazo da, hau da, inguruko zaharrenean (1816an sortu zuten). Erasotzaileak zauritutako zortzi pertsona bertan hil dira, eta bederatzigarrena, berriz, ospitalean.
Hillary Clinton Alderdi Demokrataren presidentegaia izateko hautagaiak doluminak eman ditu, eta Jeb Bush errepublikanoak bertan behera utzi du gaur Hego Carolinan egitekoa zuen hauteskunde ekitaldi bat.