Mundua -

Manifestazioa

Istilu larriak Milanen Erakusketa Unibertsalaren inaugurazioa dela eta

Gaur goizean ireki ditu ateak Erakusketak, eta polemika piztu du Milanen, uste baino milioi euro gehiago bideratuko dituztelako.

Istilu larriak Milanen polizia eta manifestarien artean

02:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milango Erakusketa Unibertsalaren aurkako manifestazioan liskar handiak izan dira gaur arratsaldean Poliziaren eta manifestarien artean. Gaur goizean ireki ditu ateak Erakusketak, eta polemika piztu du Milanen, uste baino milioi euro gehiago bideratuko dituztelako.

Italiako hedabide batzuen arabera, kaputxadun manifestariak ‘black bloc’ talde ezaguneko kideak dira. Poliziaren aurka harriak eta suziriak bota dituzte Magenta kalean.

Hasiera batean, Poliziak presiopeko ura erabili du manifestarien aurka baina, ondoren, gas negar-eragilea ere erabili dute.

Ondorioz, manifestazioa desegin da eta kaputxadun manifestariak Carducci kalera ihes egin dute, tokiko hedabideen arabera. Bertan hainbat ibilgailu erre dituzte.

Telebista kate horiek Milango iparraldean izan diren istiluak iruditan erakutsi dituzte. Ibilgailuak sutan edota margotutako hormak ikus daitezke irudi horietan. Kaputxadunek harriak, botilak eta suziriak bota dituzte hainbat eraikinen aurka, eta horrek suteak eragin ditu hainbat tokitan.

Milan protestak Expo Erakusketa. EFE

Milan protestak Expo Erakusketa. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea