Mundua -

turbat hirian

Gutxienez 20 langile hil dituzte tiroz Pakistanen, lo zeudela

Turbat hirian jazo da erasoa, Balutxistan eskualdean; bertan ohikoak dira erreboltarien ekintzak eta beharginen aurkako atentatuak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 20 langile hil eta hiru zauritu ditu gizon armatu talde batek Pakistango hego-sartaldean, lotan zeudela, iturri ofizial batek Eferi jakinarazi dionez.

Tiroketa hango 2:00ak aldera izan da (23:00etan gurean), Turbat hiritik gertu, Kech distrituan, eta Ballutxistan eskualdean, Mumtaz Ali administrazioko bozeramailearen arabera.

Biktimak Sindh eta Punjab eskualdetakoak ziren eta, atentatuaren ondoren, barruti horretako ospitalera eraman dituzte, gaineratu du Kecheko ordezkariak.

Nawaz Sharif lehen ministroak eta Mammon Husain Pakistango presidenteak sarraskia gaitzetsi eta ikerketa hasteko agindu dute.

Andul Malik Baloch eskualdeko gobernuburuak larrialdiko bilera deitu du eta eskualde horretako gobernuak kalte-ordainak iragarri ditu biktimen senideentzat. Bertoko hedabideen arabera, sektore publikoko hirigintza alorreko langileak ziren.

Turbat hirian jazo da ezbeharra, Balutxistan eskualdean; bertan ohikoak dira erreboltarien ekintzak eta beharginen aurkako atentatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak albisteak Terrorismoaren Biktimak Pakistan azken ordukoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Asia