Mundua -

Tunisia

Marokok segurtasun neurriak areagotu ditu atentatuen ostean

Espainiako Gobernuak hegazkin bat bidali du Tunisiara, Antoni Cirera Perez eta Dolors Sanchez Rami senar-emazteen gorpuak herriratzeko. Ondo bidez, 18:00etarako iritsiko da hegazkina Pratera.

Tunez
Tunez
Erasoa jaso zuten barkuetako bidaiariak triste eta haserre

1:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Tunisiako Bardo Museoan izandako atentatuen ostean, Marokok herrialde osoan segurtasun neurriak areagotu ditu. 23 pertsona hil ziren eta 47 zauritu atentatuean.

"Al Ahdaz al Magrebiya"  egunkariak jakitera eman duenez, "jarraibide gogorrak" eman dizkiete Marokoko agintariek bertako segurtasun indarrei, "terrorismoari aurre egiteko plan zehatzak" diseina ditzaten.

Aipatutako iturriak zabaldu duenez, bestalde, Alemaniako zerbitzu sekretuetako agintariek duela aste batzuk "atentatu terroristen mehatxua" zegoela ohartarazi zieten herrialde magrebtarrei.

Gorpuen herriratzea

Tunisiako atentatuan hildako senar-emazte kataluniarren gorpuak eta erasotik bizirik ateratzea lortu zuen bikote valentziarra herriratzeko izapideak abian jarri ditu Espainiako Gobernuak, eta baliteke gaur arratsaldean bertan egitea bidaia hori. 18:00etarako Prateko aireportura iritsiko direla esan dute.

Espainiako Gobernuak hegazkin bat bidali du Tunisiara, Antoni Cirera Perez eta Dolors Sanchez Rami senar-emazteen gorpuak herriratzeko. Cristina Rubio eta Juan Carlos Sanchez bikote valentziarrak ere, hegazkin berean egingo du etxerako bidea. Rubio eta Sanchez atzo topatu zituzten, bizirik: museoan bertan, gela txiki batean ezkutatuta egon ziren, tiroketa hasi zenetik.

'Lehenengo euri tanta'

Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen atzo Tunisiako Parlamentuaren eta Bardo Museoaren kontrako atentatua, Interneten zabaldutako audio grabazio baten bidez, eta asteazkeneko erasoa "lehenengo euri tanta" besterik ez dela izan ohartarazi zuten mezu horretan bertan, jihadisten berri ematen duen SITE webgunearen arabera.

Grabaketan, Estatu Islamikoak txalotu egin zuen erasoa eta bi erasotzaileak "Estatu Islamikoaren jaunak" zirela adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Maroko