Mundua -

Tiroketa izan da

21 hildako, tartean bi kataluniar, Tunisiako Parlamentuaren erasoan

Hildakoen artean bi kataluniar daude. Militarrez jantzita zeuden hiru pertsona Tunisiako Parlamentua hartzen saiatu dira, eta, tiroketa baten ondoren, hil egin dituzte.

Tunisian hildako turistetako bi espainiarrak direla baieztatu dute

1:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uniforme militarrarekin jantzita zeuden hiru pertsona Tunisiako Parlamentua hartzen saiatu dira gaur goizean eta, tiroketa izan ondoren, Bardo Museoa dagoen auzoan ezkutatu dira, zenbait pertsona bahitu eta gero. Ondoren, Poliziak hil egin ditu erasotzaileak, eta bahituak libre geratu dira. Tiroketan 17 turista hil dituztela jakinarazi du Poliziak, eta tartean bi kataluniar daude.

Bi kataluniar daude hildakoen artean, eta gainerakoak poloniarrak, italiarrak, hegoafrikarrak, japoniarrak, kolonbiarrak, brasildarrak eta alemaniarrak dira. Turistez gain, museoko garbitzaile bat eta segurtasun indarretako bi kide daude hildakoen artean, eta 24 lagun zauritu dira, gehienak atzerritarrak.

Zenbait lekukok EFE agentziari azaldutakoaren arabera, erasotzaileak meskita batetik atera dira eta turistak zeramatzan autobus baten kontra tiro egin dute. Ondoren, zenbait pertsona bahitu eta Parlamentua Museoarekin batzen dituen gela batean babestu dira.

Poliziak jakinarazi du dagoeneko erasotzaile bat atxilotu duela. 22 urteko ikasle bat da atxilotua, eta gainerakoak hil egin dituzte, bahituak askatu aurretik.

Hiru gizonezkoek zeramatzaten armak arauzkoak ez zirela ohartuta, Parlamentuko segurtasuneko langileek itxi egin diete sarrera, eta, orduan, tiroketa izan da erasotzaileen eta Parlamentuko segurtasun zerbitzuko kideen artean.

Ganberara sartzen saiatu ondoren, ihes egitea lortu dute, eta Bardo Museoan ezkutatu dira (hiriko museorik garrantzitsuena da). Poliziaren hainbat patruila bertaratuta, auzoa inguratu eta erabat itxi dute.

Tunisiako Gobernuak "krisi-zelula" bat eratu du, erasoaren jarraipena egiteko.

Bi kataluniar hil dira

Bi kataluniar dira hildako 17 turista atzerritarretako batzuk, Antoni Cirera Pérez eta Dolores Sánchez Rami. Gainera, nazionalitate espainiarreko beste hainbat lagun bahituta egon dira erasoak iraun duen sei orduetan.

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak esan du 90 inguru espainiar zeudela erasoa gertatu den unean Tunisian. Espainiako atzerri miniterioak jakitera eman duenez,  espainiar naziotasuna duten beste bi lagunen bila ari dira, haien arrastorik ez dutelako.  Ez dira gurutz ontzira itzuli.

2002an 20 turista hil zituztenetik, atzerritarrek jasan duten eraso gogorrena da gaurkoa, eta nahastu egingo du herrialdearen egoera, udaberri arabiar deritzon prozesutik ondoen atera zen herrialdearen egoera hain zuzen ere.

Tarragonar bat "justu-justu" libratu da

Josep Lluis Cusido (PSC) Vallmolleko (Tarragona) alkatea eta bere emaztea Bardo Museoan zeuden erasoa gertatu denean, eta "justu-justu" lortu omen dute bizirik ateratzea.

"Gizon batzuk sartu eta tiroka hasi dira: justu-justu gaude bizirik", adierazi du Cusidok telefonoz.

"Gizon horiek bat-batean hasi dira tiroka, eta hildakoak erortzen ziren; lur jota gaude", azaldu du alkate kataluniarrak.

"Errukirik gabe, terrorismoaren aurka"

Terrorismoaren aurka "errurik gabe" arituko dela azpimarratu du Tunisiako presidente Beyi Caid Essebsik, adierazpen ofizial batean.

"Gutxienen talde horiekin amaitu arte terrorismoaren aurkako borrokarekin jarraituko dugu", adierazi du. Biktimen senideei elkartasuna adierazi die Tunisiako presidienteak, eta segurtasun indarrek egindako lana goraipatu du. "Tragedia hau errepika ez dadin lan eging dugu", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea