Mundua -

Hego Ozeano Barea

Baliteke Pam zikloiak dozenaka hildako eragin izana Vanuatun

NBEk adierazi du, oraindik datu ofizialik ez badago ere, 44 lagun hil omen direla Penama probintzian, herrialdearen erdialdean.

Pam zikloiak txikizioa eragin du Pazifiko hegoaldeko Vanuatura

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait informazioren arabera, dozenaka pertsona hil dira Vanuatun, Pam zikloiak gunea astindu ostean, Hego Ozeano Barean, kalte handiak eraginda.

NBEren Giza Gaien Koordinazioaren Bulegoak esan du, oraindik datu ofizialik ez badago ere, 44 lagun hil omen direla Penama probintzian, herrialdearen erdialdean.

5 mailako ekaitz bortitz honen ostean bizirik dirauten lagunen bilaketa eta erreskate operazio erraldoia prestatu dute Larrialdi zerbitzuek. Izan ere, baliteke 260.000 kaltedun izatea, Unicefen arabera.

Zikloiaren etorrera dela eta, azken egunotan, agintariek eskolak, merkatuak, Gobernuaren bulegoak eta arrisku handiko guneetan bizi diren pertsonak ateratzea agindu dute.

“Agerikoa da Pan zikloiaren indarra aurreikusitakoa baino askoz handiagoa izan dela. Hau hondamendia izan da Vanuatu herriarentzat, seguruenik”, esan du Alice Clements Unicefen komunikazio arduradunak.

“Zenbait iturrik esan digu pertsona asko hil eta zauritu direla. Jende asko laguntza eskatzen ari da”, Clementsen esanetan.

Gainera, gizaldeko hainbat erakunderen hitzetan, Port Vila (hiriburua) “erabat suntsituta” dago. Zikloia 340 km/h-ko abiadurarekin eta ekaitz bortitzekin igaro da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Denboraleak albisteak