Mundua -

Moskun

Tiroz hil dute Boris Nemtsov, Errusiako oposizioko liderra

Vladimir Putin Errusiako presidenteak hilketa eta gaitzetsi gainera ikerketa batzordea eratu du, gertatutakoa argitzeko.

Boris Nemtsoven artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Boris Nemtsvo EFE
Boris Nemtsvo oposizioko liderra omendu dute Moskun

03:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Nemtsov, Errusiako oposizioko liderra eta lehen ministro ordea izandakoa Moskun hil da hainbat tiro jaso ondoren. Bertako komunikabideek adierazi dutenez, ezezagun batek gutxienez lau tiro egin dizkio.

Kremlin inguruan, Mosku erdialdean, paseatzen ari zen Nemtsov emakume batekin, arma bat zeraman gizonezko bat gerturatu eta tiro egin dionean.

Nemtsov RPR-Parnas alderdi politikoko kidea zen eta, Boris Yeltsinen garaian, lehen ministrorde karguan izan zen; hori dela eta, presidentegai izateko aukera handiak zeuden.

Vladimir Putinen garaian, Nemtsov oposizioko kiderik gogorrenetakoa izan da Gobernuaren politiken kontrako kritikan.

Putinek hilketa gaitzetsi du

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaitzetsi egin du Nemtsoven hilketa; gainera, ikerketa batzordea eratu eta, zelan egin den ikusita, esan du balitekeela enkarguz agindutako erailketa izatea.

Bestalde, Petro Poroshenko Ukrainako presidentea ziur agertu da Twitter bidez Errusiak gertatutakoaren erruduna topatuko duela.

Nemtsovek Errusiaren esku-hartze militarrari buruzko frogak erakusteko asmoa zuen, Poroxenkoren arabera

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak gaur azaldu duenez, Errusiako Armadak Ukrainan egindako esku-hartze militarrari buruzko froga sinesgarriak argitaratzeko asmoa agertu zion duela aste batzuk Boris Nemtsov Errusiako oposizioko buruak.

"Duela aste batzuk Ukrainaren eta Errusiaren arteko harremanak nola eraiki hizketan aritu ginen, harreman horiek nolakoak izatea nahiko genukeen azaldu genion elkarri. Borisek esan zidan Errusiako Armadak Ukrainan egindako esku-hartze militarrari buruzko froga sinesgarriak argitaratu behar zituela", adierazi du Poroxenkok.

Estatuburuak gaineratu duenez, "baten bat" froga horiek argitaratzearen beldur zen. "Borisek ez zeukan beldurrik. Borreroak beldur ziren. Haiek hil dute", esan du.

Poroxenkoren esanetan, "Nemtsov Ukrainaren lagun mina zen eta, aldi berean, errusiar abertzalea", bi estatuen arteko zubi lanak egiten zituena.

Europar Batasunak Boris Nemtsoven "hilketa basatia" gaitzetsi du

Federica Mogherini Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako ordezkariak Boris Nemtsov Errusiako oposizioko buruaren hilketa gogor gaitzetsi du.

"Errusiako agintariek hilketari buruzko ikerketa osoa, azkarra eta gardena aurrera eramatea espero du Europar Batasunak, arduradunak Justiziaren aurrera eraman ditzaten", adierazi du Mogherinik.

Ikerketa

Lehenengo zantzuen arabera, Nemtsoven kontra tiro egin duenak, edo dutenek, auto zuri bat erabili du eta politikariak lau tiro jaso ditu bizkarrean, baina bala-zorro gehiago topatu dituzte bertan.

Poliziak azaldu duenez, tiroketa gertatu denean hiru auto zuri egon dira zubian, antza denez, Ford markakoak. Horrez gain, autoen plakak ere aurkitu dituzte eta, orain, haien bila ari dira. Alabaina, zenbait lekukoren arabera, ez zeramatzaten plakarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Ukraina Mosku bideoak Errusia albisteak Vladímir Putin bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Erailketak Errusia-Ukraina gerra