Mundua -

Ukrainako gerra

Kievek eta errusiazaleek su-etena urratzea egotzi diote elkarri

Gutxienez lau soldadu hil dira larunbatean tregoa indarrean sartu zenetik.

Soldadu ukrainarrak, Donetsketik gertu. EFE
Soldadu ukrainarrak, Donetsketik gertu. EFE
Alde biek elkarri leporatzen diote su-etena hautsi izana

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Armadak eta matxino errusiazaleek larunbat gauerdian indarrean sartu zen su-etena urratu izana egotzi diote elkarri.

"Legez kanpoko talde armatuek ez dituzte akordioak bete", salatu du Anatoli Stelmaj Kieveko tropen buruak, eta azken 24 orduetan matxinoek 112 eraso egin dituztela zehaztu du. Horren esanetan, eraso horietako 88 Debaltseve inguruan izan dira.

Su-etena indarrean sartu zenetik, gutxienez lau militar ukrainar hil dira, Kieveko agintarien arabera.

Matxinoek ere tregoa haustea leporatu dio Ukrainako Gobernuari. Horren ildotik, militarrek hainbat herri bonbardatu dituztela ohartarazi du Eduard Basurin Donetskeko Exekutiboko ‘bigarrenak’.

"Azken 24 orduotan, 27 eraso egin ditu Armadak, hala nola Donetsken eta Horlivkan", esan du Basurinek, DAN agentzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ukraina azken orduko Errusia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur