Mundua -

Atentatua Danimarkan

Ekintza terrorista 'zinikoa' gaitzetsi du Danimarkako lehen ministroak

"Suminduta utzi nau atentatu horrek. Baliabide guztiak erabiliko ditugu errudunak  aurkitzeko eta epailearen aurrera eramateko", esan du Helle Thorning-Schmidtek.

Helle Thorning-Schmidt Danimarkako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Helle Thorning-Schmidt Danimarkako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helle Thorning-Schmidt Danimarkako lehen ministroaren esanetan, gaur Kopenhagen izandako tiroketa "ekintza terrorista zinikoa" izan da. Atentatuan lagun bat hil eta beste hiru zauritu dira. Polizia eraso terroristaren hipotesiarekin ari da lanean.

"Ekintza terrorista ziniko batek Danimarka eraso egin du. Zantzuen arabera, Østerbro auzoan jazotako tiroketa atentatu politikoa izan da, beraz, ekintza terroristatzat har genezake", adierazi du ohar baten bidez.

Thorning-Schmidtek azpimarratu duenez, bi susmagarriak aurkitu ahal izateko polizia-baliabide guztiak horretan lan egiten jarri dituzte, erasotzaileak aurkitzea "lehentasuna baita".

"Suminduta utzi nau atentatu horrek. Baliabide guztiak erabiliko ditugu errudunak  aurkitzeko eta epailearen aurrera eramateko", azpimarratu du du Thorning-Schmidtek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak Danimarka azken ordukoa