Mundua -
Bankuak
2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak aztergai Errusian
Finantza-sistema egonkortzeko hainbat neurri hartu ditu Errusiako Bankuak. Gainera, dibisak saltzeari ekin dio Errusiak, errubloa amildu ez dadin.
Erredakzioa
Errusiako Bankuak hainbat neurri hartu ditu bertako finantza sistemaren egonkortasunari eusteko asmoz. Horrez gai, Gobernuarekin batera, 2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak prestatzen ari direla aurreratu du.
Putinen gobernua eta bertako banku zentrala eginahalak egiten ari dira bere dirua amiltzea saihesteko eta Moskuko merkatuei ez ezik gainerako merkatuei ere kalte egingo dien finantza-krisia arintzeko.
Besteak beste, Errusiako bankuak ‘’behin behineko luzamendua’’ onartuko du bankuen eta enpresen zorroen balio galera onartzeko exijentziei dagokienez. Halaber, erakunde horrek mahai gainean jarri du atzerriko monetaren likidezia hobetzeko aukera eta ez dute baztertzen enkante osagarriak egitea.
Dibisak saltzeari ekin dio Errusiak
Bestalde, atzerriko dibisen soberakinak merkatuan saltzeari ekin dio Finantza Ministerioak. Atzokoa "astearte beltza" izan zen, eta dolarrarekin eta euroarekin alderatuta % 24 eta % 28 galdu zuen errubloak.