Mundua -

Egipto

Mubarak ez dute 2011ko erreboltetako heriotzengatik zigortuko

2011ko erreboltetan hildako manifestarien heriotzarengatik ez du zigorrik jasoko Egiptoko presidente ohiak.

Hosni Mubarak epaitegira heldu den unea. Argazkia: EFE
Hosni Mubarak EFE
Absolbitu egin dute Mubarak, 2011n hildako manifestarien kasuan

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiak ez du 2011ko erreboltetan hildako manifestarien heriotzarengatik zigorrik jasoko. Mahmud al Rachidi epaileak gaur jakitera eman duen epaiaren arabera, presidente ohia absolbitu egin dute.

Ustelkeriagatik eta Israeli gasa saltzeko kontratuak merkatuak zehazten duena baino prezio baxuagoan sinatzeagatik ere akusatua zegoen Mubarak, baina absolbitu egin dute.

Epaitegiak ez du loturarik ikusi Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren jardunaren eta manifestarien heriotzaren artean.

Epaiak hizpide izan du era berean Mubarakek eta haren seme Alaa eta Gamalek Sharm el Sheij herrian opari moduan jasotako bost etxebizitzen auzia. Epaileak absolbitu egin ditu delitu horrengatik, epeak iraungi duela eta.

Habib al Adli barne ministro ohia eta haren sei laguntzaile ere epaitu dituzte 2011ko errebolten inguruan. Guztiak absolbitu dituzte.

Fiskaltza Nagusiak auzia Kasazio Auzitegira eramateko aukera du orain, epaitegiko iturriek adierazi dutenez.

Hori gertatuko balitz, auzian inplikatuta dauden guztiek atxilotuta jarraituko lukete. Mubarakek Maadiko erietxe militarrean beteko luke zigorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Egipto Ekialde Hurbila