Mundua -

Hauteskundeak

Turkia presidentea aukeratzen ari da, lehenengoz, herritarren botoekin

Orokorrean, nazioarteko begiraleen onespena jaso dute hauteskundeek. Alabaina, zenbait gauza kritikatu dituzte; esaterako, behar direnak baino 20 milioi boto-txartel gehiago egitea.

Recep Tayyip Erdogan islamiarrak irabaziko duela iragarri dute inkesta gehienek. Argazkia: efe
Recep Tayyip Erdogan islamiarrak irabaziko duela iragarri dute inkesta gehienek.
Turkiarrek presidentea aukeratzen dute historian lehen aldiz

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiak herritarren bozketa bidez aukeratuko du igandean, lehen aldiz, bere presidente berria. Gobernuko buruzagia, Recep Tayyip Erdogan islamiarra, da kargua lortzeko faboritoa.

Orokorrean, nazioarteko begiraleen onespena jaso dute hauteskundeek; alabaina, zenbait gauza kritikatu dituzte, esaterako, antolakuntzan izandako arazoak eta behar direnak baino 20 milioi boto-txartel gehiago egitea.

Inkesta gehienek Erdoganen aldeko garaipena aurreikusi dute, eta honek "Turkia berri bat" hitz eman die jarraitzaileei. "Bihar Turkia berri bat sortuko da. Turkia indartsu bat ernaberrituko da errautsetatik", adierazi zuen hauteskunde kanpainako azken ekitaldian, Ankaratik 250 kilometrora dagoen Konya hirian. "Turkia zaharra atzean utziko dugu. Polarizazioa eta blokeen arteko banaketa iraungita daude", gaineratu zuen Erdoganek, 60 urtekoa.

"Ustekabe bat izan daiteke"

Erdoganen aurkari nagusia Ekmeleddin Ihsanoglu diplomazialari ohia izango da, bera baita oposizioko bi alderdi nagusien (CHP laikoa eta MHP nazionalista) arteko akordioaren hautagaia.

Amore eman gabe, 70 urteko gizonak ziurtatu du “ustekabe bat” izan daitekeela azken momentura

 

Garaipena lehen errondan, ustez

Turkiak azken urteetan izan duen gorakada ekonomiko txikiak eta kontrolaezina zirudien inflazioaren kontrolak lehen ministroaren irudia hobetzea lortu du.

Hori dela eta, Erdogan islamiarrak irabaziko duela iragarri dute inkesta gehienek, eta horien aurreikuspenak beteko balira, ez litzateke bigarren itzulirik beharko. Bigarren itzulira aurkeztuko balitz ere, garaipena ia ziurtatuta izan zezakeen, ia ezinezkoa izango litzatekeelako ezkerreko kurduek eta eskuineko nazionalistek akordioren bat lortzea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Hauteskundeak Ekialde Hurbila gaur