Mundua -

Homosexualen aurkako legea

Homosexual izatea dagoeneko ez da delitu Ugandan

Herrialde horretako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi du homosexualei biziarteko espetxe zigorrak ezartzen zizkien legea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugandako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du homosexuala izatea delitu bihurtzen zuen legea, herrialde horretako hedabideek jakinarazi dutenez.

Legeak biziarteko espetxe zigorrak ezartzen zizkien homosexualei, eta debekatu egiten zituen sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak.

Mendebaldeko hainbat herrialdek eta giza eskubideen aldeko erakundeek gogor kritikatu zuten legea, eta AEBk zigorrak ezarri zizkion Ugandari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioarteko albisteak Homofobia mapa LGTBI+ albisteak