Mundua -

Baliteke astebetean lortzea

Iranek arlo nuklearrean ituna lortzeko borondatea azaldu du

AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania herrialdeetako Kanpo Arazoetarako ministroak Vienan dira, negoziazio prozesua bultzatzeko asmoz, uztailaren 20ra bitartean akordioa lortzeko.

NBEko Segurtasun Kontseiluko, Irango eta Alemaniako ordezkariak, Vienan. Irudia: EFE
NBEko Segurtasun Kontseiluko, Irango eta Alemaniako ordezkariak, Vienan. Irudia: EFE
NBEko Segurtasun Kontseiluko, Irango eta Alemaniako ordezkariak, Vienan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Javad Zarif Irango Kanpo Arazoetarako ministroak Iranek arlo nuklearrean ituna lortzeko duen borondatea azpimarratu du, gai horrek azken hamarkadan eragindako gatazka eteteko, eta ziur agertu da herrialde nagusiek jarrera bera izango dutela.

"Ez naiz akusazioen eta manipulazioen jokoan sartuko. Hori ez da nire estiloa. Nik akordioa lortzeko ahaleginetan jarraituko dut. Ordainean gauza bera jasotzea espero dut", esan du Zarifek Twitterren duen kontuan.

"Hurrengo igandean historia egin genezake. Konfidantza norabide bikoitzeko kalea da. Alde guztien kezkak argitu behar dira akordioa lortzeko", Irango ministroaren esanetan.

Iranek eta 5 + 1 Taldeak (NBEko Segurtasun Kontseiluko kideak -Txina, AEB, Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia- eta Alemania) hilabeteak daramatzate Irango programa nuklearraren inguruan negoziatzen, herrialde askok zalantzan jartzen dutelako asmo baketsuak izatea.

AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania herrialdeetako Kanpo Arazoetarako ministroak Vienan dira, negoziazio prozesua bultzatzeko asmoz, uztailaren 20ra bitartean akordioa lortzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea