Mundua -

Ostiralera arte

Donetskeko eta Luhanskeko separatistek su-etena adostu dute

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak aldebakarreko su-etena aldarrikatu zuen ostiralean. Horrela, bi probintzia matxinoen su-etenak Poroxenkoren bake planarekin bat egingo du.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donetsk eta Luhansk (Ukrainako ekialdea) eskualdeetako buruzagi separatistek su-etena adostu dute ostiralera arte, ekainaren 27ra arte, Aleksandr Borodai Donetskeko herri errepublikako lehen ministroak jakitera eman duenez.

Leonid Kutxma Ukrainako presidente ohiak, Errusiako enbaxadoreak eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko ordezkari batek osatutako "harreman taldeak" su-etenaren berri eman du bilera baten ostean.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak aldebakarreko su-etena aldarrikatu zuen joan den ostiralean. Horrela, bi probintzia matxinoen su-etenak Poroxenkoren bake planarekin bat egingo du.

Ekainaren 27ra arte aldebakarreko su-etena iragarri zuen Poroxenkok joan den ostiralean, baina milizia separatistek Armadaren eta mugako kontrolen aurka egindako erasoak salatu ditu Kievek asteburuan. Hala ere, astelehenean ez da istilurik gertatu, eta aurreneko egun baketsua izan da azken asteetan.

Putin eta Obama

Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Barack Obama AEBko presidenteak telefonoz elkarrizketa izan dute gaur Poroxenkoren bake egitasmoa aztertzeko.

"Ukrainako krisi politiko larriaren alde ezberdinak zehatz aztertu dituzte, egoera konpontzeko aurreikuspenak eta baita Petro Poroxenko presidenteak proposatutako bake plana ere", Kremlingo prentsa zerbitzuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Ukraina Errusia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra