Mundua -
Ukraina
Hiru hildako, Donetskeko lider separatistaren aurkako atentatuan
Denis Pushilin liderrak Kiev jo du atentatuaren egiletzat. Bera ez zegoen autoan leherketa izandakoan, Moskun baitzegoen.
Erredakzioa
Hiru pertsona hil eta lau zauritu dira Denis Pushilin "Donetskeko errepublika popularreko" liderretako baten autoaren leherketaren ondorioz. Ez dakite nor izan den ostegun gauean gertatutako leherketaren egilea. Ukrainako ekialdeko eskualdeko "Gobernuak" duen egoitzatik 100 metrora izan da leherketa.
"Eskualdeko Gobernuaren egoitzatik gertu dagoen geltoki batean izandako leherketaren ondorioz zauritutako zazpi lagunetatik, hiru ospitalean hil ziren", adierazi du errebeldeek hartutako eskualdeko administrazioaren web-orrian argitaratutako agiri batek.
Pushilin Moskun zegoen leherketa izan zenean, eta RIA-Nóvosti agentzia errusiarrari esandakoaren arabera, Kieveko agintariak dira atentatu honen egileak.
"Jakina, Kiev izan denaren susmoa dut", esan zuen lider separatistak, eta gaineratu zuen biktimen artean zenbait matxinatu zeudela. "Nire kotxeak eztanda egin du. Hiru lagun zeuden barruan, eta bi oso larri daude", adierazi zuen Pushilinek. Gainera, azpimarratu zuen bi egun zirela autoa erabili ez zuenetik.
Ostegunekoa ez da Donetskeko matxinatuen aurka egindako lehen atentatua: ekainaren 7an Maxim Petrukin Pushilinen laguntzailean tiroz erail zuten Donetsk hiriaren erdigunean.
Gainera, Pavel Gubarev erakunde separatistaren "alkatea"ren bulegoa tirokatu zuten granada-jaurtigailu batekin ekainaren 2an.