Mundua -

Erasoa Belgikan

Bruselako Museo Juduko tiroketaren laugarren biktima hil da

Erasotzaileak bakarrik egin zuen atentatua, eta ongi prestatuta zegoen. Belgikako agintariek ez dute baieztatu juduen aurkako erasoa izan denik, baina, zantzu guztien arabera, hori izan omen da.

Tiroketa Bruselan. Artxiboko irudia: EFE
Tiroketa Bruselan. Artxiboko irudia: EFE
Tiroketa Bruselan. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako Museo Juduko tiroketaren laugarren biktima hil da, Belgikako prentsak jakitera eman duenez. 25 urteko gazte belgikarra zen, eta bertan egiten zuen lan. Erasotzaileak larri zauritu zuen.

Beste hiru hildakoak Tel Aviveko (Israel) turista bikote bat eta emakume frantziar bat izan ziren.

Tiroketaren egilea identifikatzeko lekukoen laguntza eskatu zuen igandean Belgikako Poliziak. Horretarako, kamerek grabatutako eta lortutako bideoak eta argazkiak webgunean jarri ditu Poliziak.

Ongi prestatuta zegoen

Fiskaltzaren arabera, erasotzaileak bakarrik egin zuen atentatua, eta ongi prestatuta zegoen. Belgikako agintariek ez dute baieztatu Juduen aurkako erasoa izan denik, baina, zantzu guztien arabera, hori izan omen da.

Atxilotu bakarra aske utzi zuten larunbatean, eta gertatutakoaren lekukoa dela azaldu dute.

Frantzisko aita santuak atentatua gaitzetsi du, eta "gorroto antisemitaren ekintza kriminala" dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea